Kirola eta ikusmen-urritasuna
Torball / Goalball
Pauko UNADEVrekin lankidetzan, torball (dojoan) eta goalball (gimnasionan) entrenamenduak eskaintzen ditugu.
Torball eta Goaball oposizioko talde-kirolak dira, eta ikusmen-urritasuna duten pertsonei eta desgaitasunik ez duten pertsonei irekiak daude.
Helburua aurkariari gola sartzea da soinu-bola bat (barruan kaskabiloz osatua) lur-mailatik jaurtiz. Talde bakoitza begiak estalita dituzten hiru jokalariz osatuta dago, erasoa eta defentsa txandakatuz.
Bi diziplinen arteko desberdintasun nagusiak jolas denboran eta ekipamenduan antzematen dira (baloiaren pisua eta tamaina, neurriak eta zelaiaren ekipamendua).
Tokia
Pauko Dojoak (eskuragarritasunaren arabera)
-Dojo Pissard Santarelli
Rue Maryse Bastié
64000 Pau
-Dojo Palois Léo Lagrange
Av. du Doyen Robert Poplawski
64000 Pau
Saioak
Hilean birritan (hilean asteazken bat eta astearte bat) 10:00etatik 12:00etara
Izen-ematea
Handisport aisia lizentzia + 5 € saioko
Kontaktuak
?
Noizbehinkako kirol irteerak
Eskaintzen diren jarduerak
- Zaldiketa
- Karting
- Arkularitza
- Arraunketa
- Eskalada
- Laserdun eta soinudun karabinarekin tiroa
- Tandem bizikleta
- Ibilakdia raketekin